AgustÍ Barrerak eta Manu Gómezek erabakitzeko eskubidearen gainean jardun dute

50 bat lagun batu ziren Txanporta kultur etxean egindako hitzaldira.

Agustí Barrerak Kataluniako Arenys de Munt herrian izandako herri galdeketaren gaineko azalpenak eskaini zituen. Aurretik, gaia testuinguruan jarri zuen azken urteetako errepasoa eginda. Manu Gómezek Etxarri-Aranatzeko galdeketa izan zuen berbagai: zelan antolatu ziren, galdeketa gauzatzeko zer behar izan zuten, herritarren parte hartzea, urduritasunak eta pozak… testingantza interesgarria eskaini zigun. Eskerrik asko biei gure gonbitea onartzeagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!