Herri batzarra eta Zurriolarako deialdia

Martitzenean Txanportan egindako batzarrera 50 abadiñar batu ziren. Etorkizuneko erronken artean azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan egitekoA den mosaikorako deia egin genuen. Informazio guztia barruan.

Irailean Gasteizen egindako batzar nazionalean bozkatu ziren 20 proposamenak azaldu genituen. Zeintzuk onartu ziren (19) eta zeintzuk ez, eta zergatik. Ebazpen horiek oso garrantzitsuak dira, Gure Esku Dagoren oinarri batzuk zehazten dituztelako.

Aurrera begirako erronkei buruz ere jardun genuen. Horietako bat laster dator, azaroaren 8an, (12:00-12:30 ingurura). Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoi bat egingo dugu. 5.000 lagun batu behar ditugu horretarako. Urteko lehen ekimen mobilizatzaile erraldoia izango da, Kataluniako testuinguruan, Euskal Herrian gure bidea egiteko prest gaudela adierazteko modu bat, ilusioa, indarra hauspotzeko aitzakia ederra. Mosaikoa hiru pausutan osatuko da:

1. Kapak erabiliz Eskoziako eta Kataluniako banderak eraikiko dira.

2. Aterki txuriak zabaldu eta orri zuria irudikatuko dugu. Euskal Herrian egin beharrekoari keinu eginez.

3. Aterki beltzak zabaldu, hautesontziaren profila marraztuz. 'GURE ESKU DAGO' hizkiak osatuko ditugu alboan.

Abadiñon hainbat txartel ditugu ekintza horretan parte hartzeko. Txartel bakoitza 5 euro da (16 urtetik gorakoak). Autobus bat ere antolatuko dugu (5 euro) gura duenarentzat.

 

Zelan eskuratu ditzakegu txartelak?

DOMEKA HONETAN, azaroak 2, kalean postu bi ipiniko ditugu 12:30etik 14:30 ingurura.

- Zelaietako Txanporta kultur etxearen kanpoaldean.

- Traña-Matienan, Oxford eta Atsegin tabernen artean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!