Abadiñoko kilometroak non hasi eta amaitzen diren

Giza kateko lau kilometro Abadiñoko lurretan izango dira. Ondoren, argazkien bidez erakutsiko dizuegu kilometro bakoitza non hasi eta amaitzen den.

 

Kontuan hartu kilometro bakoitza amaitzen den tokian hasten dela hurrengoa.

 

3. KILOMETROA

 

HASI: Hiper Simply supermerkatuaren parean dagoen biribilgunean hasiko da.

AMAITU: Zelaietara heltzean dagoen biribilgunean amaituko da.

NORTZUK: Abadiño, Mañaria, Izurtza, Iurreta, Atxondo eta Garairen artean osatuko dugu kilometro hau.

 

Hasiera puntua:

 

 

 

4. KILOMETROA

 

HASI: Zelaietara heltzean dagoen biribilgunean hasiko da.

AMAITU: Muntsaratzera heldu aurretik, Mendiola auzorako sarrean amaituko da.

NORTZUK: Zornotzak beteko du kilometro hau.

 

Hasiera puntua:

 

 

 

5. KILOMETROA

 

HASI: Muntsaratzera heldu aurretik, Mendiola auzorako sarrean hasiko da.

AMAITU: Tuercas enpresaren parean amaituko da, obrengatik errepidean bihurgune estu bat egin duten tokian.

NORTZUK: Berriz, Elorrio, Zaldibar, Mallabia eta Ermuak osatuko dute kilometro hau.

 

Hasiera puntua:

 

 

6. KILOMETROA

 

HASI: Tuercas enpresaren parean hasiko da, obrengatik errepidean bihurgune estu bat egin duten tokian.

AMAITU: Artiako industrigunearen bukaeran amaituko da.

NORTZUK: Bermeok osatuko du kilometro hau.

 

6. km-ko hasiera puntua:

 

 

 

6. km-ko amaiera eta 7. kilometroko hasiera puntua:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!