Ricard Vilaregut, Pedro Ibarra eta Angel Oiarbide zapatuko mahai-inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Gure Esku Dago 2014ko mai. 12a, 17:33
Maiatzaren 17an, zapatuan, 12:00etan, mahai-inguru interesgarri baterako gonbida luzatzen dizuegu Abadiñon, Zelaietako Txanporta kultur etxean.

 

'Asamblea Nacional Katalana'ko kide Ricard Vilaregut, Politika Zientzietan doktorea den Pedro Ibarra eta Gure Esku Dago dinamikako bozeramaile Angel Oiarbide etorriko dira ‘Erabakitzeko eskubidea mahai gainean’ izena duen mahai-inguruan parte hartzera. Ea Txanporta lepo betetzen dugun. Animatu, benetan mahai-inguru interesgarria izango dela uste dugu.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!