Lehenengo errifek badute saritua

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Gure Esku Dago 2014ko mai. 5a, 16:54
Atzo eguerdian egin genuen errifen zozketa. Irabazleek deitu dute eta eurentzako izango dira sariak.

Traña-Matienako jaietan domekan ipini genuen postuan bertan egin genuen zozketa, jendaurrean. Zenbaki irabazlea hauxe izan zen: 1035. Ordezko zenbakia, berriz, hauxe: 1222. Zozketa zuzenean jarraitzera jende dezente etorri zen arren, irabazleak ez ziren han, baina egunak aurrera egin ahala gurekin hartuemanetan ipini ziren: Aitor eta Arantxi elorriarrak, zuenak dira errifaren barruan egon diren sari guztiak. Zorionak!

 

Gogoratu, San Trokazetan beste zozketa bat egingo dugula. Sariak lehenengo errifako berdinak izango dira. Dagoeneko hasi gara bigarren errifarako txartelak saltzen euro batean. Herriko hainbat tabernatan daude eta San Trokaz jaietan ipiniko ditugun postuetan ere egongo dira. Maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean egongo gara. Zozketa azken egun horretan izango da. Animatu!

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!