Errifaren lehenengo zozketa egingo dugu domekan

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Gure Esku Dago 2014ko mai. 2a, 13:50
Abadiñoko Gure Esku Dago errifa erosi duzuenik adi! Lehenengo zozketa domeka honetan (maiatzak 4) egingo dugu. Traña-Matienako San Prudentzio jaien barruan postu bat ipiniko dugu 12:00etatik 14:00 inguru arte eta orduantxe egingo dugu zozketa, 14:00 inguruan.

 

Irabazleak askotariko produktuekin osatutako otzara ederra irabaziko du eta horrez gainera lagun birentzako bazkari eta afari piloa herriko jatetxeetan eta baita asteburu pasa bat ere Bagoaz bidaia agentziaren eskutik (Klikatu HEMEN sarien zerrenda osoa ikusteko). Guztira 2.000 errifa inguru saldu ditugu. Zenbaki irabazlearen berri sare sozialetan zein Anbotoko ‘Komunitatea’ atalean emango dugu, baina zozketa zuzenean jarraitu gura baduzue ongietorriak izango zarete domeka eguerdian!  Giza katerako metroak eta kamisetak ere eskuragarri egongo dira.

Gogoratu Abadiñoko San Trokaz jaien barruan beste zozketa bat egingo dugula. Maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean postuak ipiniko ditugu eta zozketa azken egun horretan izango da. Sariak Traña-Matienako berdinak izango dira: otzara, bazkari eta afariak…

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!