Atea jo du

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Ruiz Larringan 2013ko urr. 31a, 08:29

Udagoienean, serotonina maila jaitsi egiten omen zaigu, urteko beste sasoiekin alderatuta. Neuronen arteko lotura egiteko beharrezko transmisorea da serotonina. Gutxi dugunean, kalteak ekar diezazkiguke: depresioa, sumina… Ez dira, baina, sasoiko gaitz horiek jota hemen, Pinondon, artatzen dituzten atzerritarrak, migrazioak sortutako estresak jotakoak baino.

\"\"Udagoienean, serotonina maila jaitsi egiten omen zaigu, urteko beste sasoiekin alderatuta. Neuronen arteko lotura egiteko beharrezko transmisorea da serotonina. Gutxi dugunean, kalteak ekar diezazkiguke: depresioa, sumina… Ez dira, baina, sasoiko gaitz horiek jota hemen, Pinondon, artatzen dituzten atzerritarrak, migrazioak sortutako estresak jotakoak baino.

 

Atearen beste aldean geratu da zabaltzera joan naizen arte. Ez omen du entzun (edo ulertu) nire sartu, sartu! Lagun batekin etorri da, bakarrik ibiltzeak arazoak sortzen baitizkio, are gehiago atzerritarra izanik. Gatazka latzaren ondorioz, berarentzat mundua soinu gabekoa da umea zenetik. Hemen denbora gutxi daroan arren, ohartu da gure lurrek beste usain, kolore eta forma batzuk dituztela, besteetatik bereiziak… Horrela jakinarazi dio bere lagunari, neuri esateko. Oraindik gogoan ditu bere sorterriko doinu maiteak, urrun, lauso …

 

Adituek diotenez, zentzumenen arteko liskarra sortzen denean, ikusmena gailentzen zaie besteei, beti. Sinesgarriagoa da begien aurrean duguna, entzun, ukitu edo usaindu dezakeguna baino. Bethok oso garatua du ikusmena, gai da edozer zehatz-mehatz deskribatzeko. Hasi da barrenean gordeta dituen irudi gordinak zehazteko ahaleginean. Uzteko eskatu dio bere lagunak; eskaileretan gora galdu ditut.

 

Badaude geure herrian bortizkeria jasandakoak; irudi lazgarriak dituzte garunetan itsatsita, eten barik ziztaka kultura bat gorrotatzeraino. Egoera ezin gainditu, gortu ez ezik, ikusmenak itsututa bizi dira. Miresten dut Bethoren jarrera. Orain irakurtzen ikasten ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!