Itsasoak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Ruiz Larringan 2013ko uzt. 12a, 10:37

Gela txiki batean batu gara zortzi gaixook. Psikologo gai-jartzaileak gaia eman digu: militantzia. Hor ari gara zer ete den azaldu guran. Konpromiso, inplikazio, konplizitate, aktibista berbak zerrendatu eta esplikatzen saiatu

\"\"Gela txiki batean batu gara zortzi gaixook. Psikologo gai-jartzaileak gaia eman digu: militantzia. Hor ari gara zer ete den azaldu guran. Konpromiso, inplikazio, konplizitate, aktibista berbak zerrendatu eta esplikatzen saiatu.

 

Surfean ikasten dabilenaren antzera ari gara, orain taula gainean zutunik, orain ur azpian taula galduta eta olatua nondik datorren igarri ezinean. Hamarkada batzuk atzera jo dugu, orduko ereduei erreparatu eta ikaspenik edo har daitekeen. Egon badagoela ebatzi dugu, baina hori dela, ikaspena. Badirudi ikasle alperrak izan garela, maneiatzen utzitakoak, inguruko kutsaduraren biktima… Gaixoetako batek gogoetarako zaletasun gehiegi dugula bota du, ez dugu elkar entzuten eta entzundakoa paperean idatzita uzten dugu. Gaixoaren jatorrira jo behar dugula dio beste batek eta, horretarako, life coacha kontratatu behar genukeela kontzientzia iratzarri eta indarraz jabearazteko. Tira!

 

Aipaturiko eztabaidak buruan, albiste interesgarria irakurri dut Berrian. Bitxia iruditu zait izenburua: “Itsasoa, militantziaren hoztea”. Eider Rodriguezek doktoretza tesia amaitu berri du. Joseba Sarrionandiaren obra literarioan itsasoak izan duen presentzia eta bilakaera aztertu ditu. Eiderrek dio Sarrik itsasoa erabiltzen duela metafora gisa bere militantziaren sinbolotzat, eta hiru itsaso irudikatu ditu bere ibilbidean; baina borroka berriak asmatu beharra iradokitzen du.

 

Gela txikiko zortzi gaixoon gaiarekin antzekotasunik? Itsaso berririk ez dakit topatuko dugun, baina, bila gabiltzala, seguru nago dugunaren soinuaz eta kresal usainaz gozatuko dugula. Uda ona pasa irakurle, militante, Itsaso...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!