- Durangoko herritar anitzez osatutako plataforma independientea da. - Bi dira eskatzen ditugun gauzak. Alde batetik, uste dugu herritarrok ongi informatuta egon behar garela, Durango erdialdean egingo den proiektu handi honek denongan baitu eragina. Eta bestetik, behin ondo informaturik gaudela, durangar guztion artean erabaki behar dugula, herri galdeketa lotezle baten bitartez, horren garrantzitsua den proiektu honetan zer egingo den.