Badaezpada, jatekoa bost urterako lain egiten delako. Baina, gero datoz komeriak. Bai. Zenbatek esan didate jada, urte berriari begira “zaintzen hasiko naiz, kirol gehiago praktikatuko dut”, bata eta bestea… Hori sumatzen al duzue? Kia! Nire inguruan ez behintzat. Elikadura eta nutrizioaren arloan lan egiten dut, eta nik ikusten ditudan gehiegikeriak gure osasunaren kontra joaten dira batzuetan. Gauza serioa da.
Urtetik urtera konturatzen naiz, urtarrileko helburuetako bat kirola egiten hastea izaten dela askorentzat. Gimnasioak, kirol-dendak eta antzerakoak topera hasten dira urtarrilean. Baina nik galdera bat botako dut. Badakigu kirola osasunerako ona dela, beraz, kirola eguneroko ohitura moduan hartzen badugu, eta ez moda baten moduan, ez dugu pentsatzen, gure gorputzaren onerako izango dela? Kirola eguneko saio bat izan beharko genuke, jatearen edo loaren moduan. Orduan konturatuko ginateke estres gutxiago, ardura gutxiago, gorputz indartsuagoa.… eta beste hainbat gauza on ekarri litzakeela.
Urte berriko helburu berriekin jarraitzen dugu? Edo kirola ohitura bihurtuko dugu? Zeuk aukeratu! Bizitza bakarra daukagu eta.