Kirola eta uda

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2016ko uzt. 15a, 08:30

Azkenean, heldu da bai, uda. Nahiz eta gure Euskal Herrian ‘uda tropikala’ dugun, eta nozbehinka negua dela ere ematen duen. Baina bai, ume guztiak kalean olgetan, eskolako klaserik barik (gurasoen buruhausterako), bizikletak, patineteak edo erraketak aldean hartuta… bai orain bai. Eta udagaz batera, badatoz udari lotutako kirol jarduerak ere. Kanpamentu askotan, kirola, jolasteko ez ezik, umeak hezteko eta diziplina hartzeko baliabide moduan ere erabiltzen dute.

Horretarako garaia da, eta baita gurasoekin batera kirola familian egiteko ere. Momentu hauek aprobetxatu behar dira, umeei kirolaren ‘droga’ gorputzean sartzeko, zeren eta kirol profesionalean ikusten dugun moduan, nire edadeko jende asko erretiratzen hasia dago. Egunokaz, Joaquin ‘Purito’ Rodriguezen agurra, Alberto Contadorren ‘ia’ agurra… bizi izan ditugu. Gainera, orain, Rioko Joko Olinpikoen ostean, kirolari askok euren zikloa uzten dute, eta gazteriaren beharra daukagu.

Beraz, guraso, lagun, familia eta kide guztioi gomendioa egin nahi dizuet: hauxe da momenturik onena kirolean  hasteko edo hartutako martxari jarraitzeko. Uda ona pasa dezagula, bai Tourra, eta batez ere Brasileko Joko Olinpikoak ikusten eta kirolariak animatzen.

Laster arte, eta bueltan egongo gara, albiste eta esperientzia berri gehiagorekin. Uda ona igaro!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!