Baina errepidean egun, ordu, minutu asko igaro dugunok badakigu arriskua leku guztietan dagoela, eta batzuetan ez dagoela gure esku; baina bildur horrekin ezin gara bizi. Ez dakigu noiz, non eta norekin izango den arnasa hartzen dugun azkeneko momentua. Bai, arnasa horrek bizirik mantentzen gaitu, nahiz eta gure komeriak beti alboan izan, eta ez gara konturatzen arnasa hori zer baliotsua den, eta ez diogu garrantzirik ematen. Gaur hemen zaude, eta bihar ez.
Errepidean, kalean, hegazkinean edo nahi duzun lekuan arnasa hori galdu dezakegu, eta, beti esaten dudan moduan, berandu baino lehen, ikas dezagun arnasa hori bizitzen. Arazo guztiak alde batera utzi, geure barrura begiratu, eta arnasa baliotsu hori sentitzen eta bizitzen has gaitezen: bizi gure bizitza.
Ez diezagula gure bizimoduak gure bizitza gidatu, baizik gida dezagun geuk gure bizitza. Heldu bolanteari, hasunartu, sentitu eta hartu indarrak bizitzeko.
Ez ahaztu arnasa hori dela bizitzaren argia. Beraz, ez iezaiozu utzi amatatzen.