Beti eskertuko diogu BZKri erakutsi digun ikasgaia: kotxe barruan, nesken artean… denen artean.
Gure helburua betikoa izango da, kirolari zein pertsona moduan formakuntza eskaintzea. Beti esan dut, eta esango dut, kirolak erakusten dituen balioak ez direla leku askotan ikasten, gaur egun.
Urteak joan ahala, txirrindularitza-munduan oso ezaguna bihurtu den Baqué-Campos izango da kolore berrien goiburua. Guztira, 21 neska ditugu, eta askori ezetza eman behar izan diegu, ez geneukalako lekurik. Martxoan hasiko gara.
Azpiegitura garrantzitsuekin eta antzerako helburuekin proiektu interesgarri honetan jarraituko dugu. Bizkaian talde berri bat sortzea garrantzitsua denez, lemari gogor eta tinko eutsiz egingo dugu aurrera. Bizitzan eta lasterketetan moduan, beti egoten baitira erasoak. Eta horrek indartsu egiten gaitu, eta dena aurrera eramateko gogotsu gaude. Kontu bat argi daukat. Emakumeei ere aukera bat eman behar zaie, eta horretan laguntzeko gaude. Eta txirrindularitzaren birusa zainen barruan dutelako. Maite dudan kirol honen birusa 21 neska horien artean zabaltzen egingo dut lan.