Madril Challenge

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2015ko ira. 25a, 08:30

Joan zen asteburuan Madrilen izan ginen. Lehenengo aldiz, Espaiñia mailan, txirrindulari profesionalekin batera, neskentzako karrera egin zuten, Castellana pasealekuan gora eta behera. Sorpresa handia izan zen guretzako eta baita, aurrerapausu haundia ere nesken txirrindularitzarako! Nire denporetan inoiz ez genuen espero horrelako gauzarik, eta aurten heldu da bai! Imajinatu hemengo nesken gogoa eta han egoteko nahia, euren idoloen ondoan. Izugarrizko albistea eta gertaera handia izan da.


Azkenean, munduko neskarik onenak etorri ziren eta lehenengo aldiz, mutilen ‘antzerako’ sariak ere izan. Oso giro polita izan zen, batez ere gero mutil txirrindulariekin egon ginelako, eta euren taldeak ere han zeuden guri begira ilusioz eta pozik.

Telebista ere han egon zen eta nahiz eta lokutoreak ez askorik jakin… Irudiak izan ziren garrantzitsuenak. Zergatik? Hemnd ago gakoa:Udazkena, munduko txapelketagaz urtea amaitu eta sponsorren bila asteko sasoia da, gure neskak berriz talde bat izan eta horrelako karreteran egoteko. Orain buruko minak, zenbakiak koadratzen, dena aurrera joateko.

Beraz, bulegoetan lan egitea tokatzen da, eta publizitate hauegaitik, hemendik eta handik dirue ateratzera, gure etxeko neskak berriz errepidean egon daitezan, km eta km egiten eta euren bizitza errepideetan utziz, gero denoi pozak emateko. Beraz, laster ikusten banauzue, seinale ona izango da eta eurekin, gaztetxoekin, lanean jarraituko dogu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!