Betiko lez, guk hankak lurrean ditugunez, etxeko lasterketa amaitzeagaz poz-pozik gaude, baina beste batzuek irabaztea ala irabaztea zuten buruan, eta han izan zen borroka! Ohi bezala, Rabobank taldea zen faborito. Vos eta Ferrand-Prevot ez zirenez etorri, ematen zuen gure Emma Johanssonek berriro irabazi ahalko zuela, baina 20 urteko promesa bat irten zen jo eta su maldan gora.
Gure artean zera pentsatzen genuen: “Guk estimatzen dugu Emma, beti bigarren mailakoa, Vosen atzetik urtea joan eta urtea etorri; eta Vos ez bada, Ferrand-Prevot, eta hori ez bada, Van der Breggen. Eta orain, gainera, poloniar ezezagun hau. Azken egunean bere aurpegian ezintasuna eta goibeltasuna ikusi genituen, eta zera pentsatu genuen: “Euren arerioa izanda ezin badaiteke irabazi, euren lagun izan beharko litzateke?”. Edo beste komentario hau ere entzun nuen: “Zergatik ez dago pozik podiumean baldin badago?”. Erantzuna zein den berak jakingo du, baina nik zera erantzun nien: “Irabazten duzunean sentitzen den zapore gozo hori erakargarria da, eta horretara ohitzen zarenean podiuma ez da nahikoa”. Eta, gainera, nor gogoratzen da bigarren edo hirugarren postuaz?
Zoriondu egin gura ditut lehiatu diren neska guztiak, eman dizkiguten ikuskizun eta lezioengatik. Eskerrik asko, neskak!