Badakit hainbat faktore egon daitezkeela. Hasteko, hainbat kirol dago aukeran gaur egun. Kirol horiek izan ditzaketen arriskuek ere zerikusia izan dezake. Komunikabideek kirol bakoitzari ematen dioten garrantziak ere badu bere eragina. Horiek horrela izanda ere, ez al duzue pentsatzen gurasoen hezkuntzagatik ere izan daitekeela?
Gaur egun garaiak aldatu dira. Egunetik egunera jende gehiagok egiten du kirola, bai, baina oraindik askok eta asko dira kirola egiteko aukerarik edo gogorik ez dutenak, bizitza estresatuaren eraginez edo ezin dutelako horretarako denborarik atera. Horrela, umeari esaten zaionean kirola egitea ona dela, bai osasunerako, bai diziplinarako, eurak ere gurasoen moduan aitzakiak aurkitzen saiatzen dira, edo haserreak sortzen dira.
Horregatik, gurasoek ahalegin berezia egin beharko lukete gaztetxoen eredu izateko, ikusten dutena ikasten dutelako. Azken batean, gaztetxo, heldu zein nagusi, kirola denentzat da onuragarria.
Beraz, hauxe da nire proposamena: egun bakoitza bihurtu dezagun kirola egiteko egun; berdin familiarekin, lagunekin edo taldekideekin... Egun hauek jaiegun izaten dira umeentzat, beraz, egin ditzagun horrelako egun gehiago guk geuk, segur aski denori irribarre gehiago eta bizi gehiago emango
ligukete eta.