Depresioa

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2014ko abu. 29a, 08:30

Gaur egun depresioa sarritan erabiltzen den berba da, baina ba al dakigu zer den? Bizikleta munduan ari nintzenean, gaitz hau erabiltzen zen gure aurreikuspenetara heltzen ez ginenean: sentsazio triste bat edukitzen genuen, gauza guztiak ilun ikusten genituen. Eta taldeko arduradunek depresio txikiren bat geneukala esaten ziguten, baina ez genion kasu handirik egiten, eta buruari buelta ematen saiatzen ginen, aurrera egin behar zelako beti.

 

Orain, kirol mundutik at, “depresioak eragindako baja” edo “depresibo nago”egunetik egunera gero eta jende gehiagori entzuten diot. Baina behin zera galdetu nion bajan zegoen pertsona bati: “Zergatik depresioa?”. Erantzuna: “Ez daukat dirurik, eta laster lanik gabe egongo naiz”. Nik zera pentsatu nuen: Bizikletaren munduan ez da bere helburuetara heldu, baina helburu horiek errealak dira? Edo gizarteak jartzen dizkigunak dira? Lana, etxea, autoa, ezkontza, umeak...

Benetan, pena ematen dit, benetako pertsona depresibo bat ezagutu dudalako, eta txarrena da beharrezko material eta diru guztia zuela. Beraz, zer da benetan depresioa? Guztia ez da materiala. Nire ustez, bizikletaren munduan, norbere helburuetara heldu ez izanaren sentsazioa izan daiteke. Eta ikasi egin behar dugu horri ere aurre egiten, bizitza bakarra daukagu, eta disfrutatu egin behar da!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!