Baina, noiztik araudi hori? Federazioak nola baimendu dezake hori? Lasterketak urtetik urtera erregistratzen dira, eta baita baimenak eskatu ere! Nor da erruduna? Eta nola konpondu daiteke?
Oso une txarrean gaude, krisia dela-eta. Jende askok, lanik gabe, kirolera jotzen du, bakoitzaren desesperazioak deskargatzera; osasungarria delako ere bai. Kirola da euren irtenbidea. Horretarako, bai klubak, bai lagun kuadrilla asko lanean aritzen dira urte osoan, martxa hauek aurrera ateratzeko; gehienak plazer hutsez, eta ez diruagatik. Eta ia dena antolatuta dagoenean, lasterketak suspenditu! Non dago gure morala? Gure eskubideak? Berriz ere politikarekin lotuta? Egunetik egunera erreago gelditzen naiz sekzio horrekin; Italian bizi nintzenean pentsatzen nuen han bakarrik zela, baina hiru urte daramatzat hemen bizitzen, eta hemen ere gauza bera. Jendea nola ez da egongo kokoteraino euretaz? Horri aurre ezin zaionez egin, normala kirola egitea, gure haserrea non edo nondik atera beharra izatea: eta kirola, behintzat, gure esku beti!