Iaz berreskuratutako aspaldiko ohiturak harrera beroa izan zuen herrian eta herritar askok ikusmiraz bizitako ekimena ate joka dugu berriro. Elorrioko Txintxirri Ikastolako langile, irakasle eta familiak buru belarri sartuta daude honezkero aurtengo ediziorako prestaketa lanetan. Kalejiran hankapaloak, mozorroak, karrozak eta beste hainbat sorpresa izango dira. Kalejira plazan amaituko da eta bertan musika eta dantza egongo dira. Gaztaina erreak jateko aukera ere izango dute hurreratzen direnek.