Orain dela 56 urte Elorrioko Ikastola sortu zuten familiek oso argi zeukaten hura guztien arteko proiektua zela eta guztien artean atera behar zutela aurrera. Horregatik hartu zuten familia kooperatiba baten forma juridikoa. 56 urte hauetako ibilbide kooperatiboa aintzat hartu eta omentzeko, gaurko egunean Kooperatiben Kontseiluaren eskutik saria hartu du Txintxirri Ikastolako Lehendakari Nora Aizpitarte Alonsok.
Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkaritza zabala egon da, Lehendakariordea barne.