Poza eta beldurra eskutik, ehunka lagun elkartu ziren Elorrion astearte iluntzean aspaldiko ohiturak berreskuratuz gaba baltza edo arimen gaua ospatzeko. Ikastolatik abiatu ziren guztiak Elorrion zehar ibilbidea egiteko. Mozorro, hankapalo, zuzi, karroza eta gaztaina erreak ez ziren falta izan plazan musika eta dantzarekin amaitutako jaialdi ederrean.
Pozez eta ikusmin handiz hartu zuten herritarrek ospakizuna, eguraldi ederrak lagunduta eta datorren urterako errepikatzeko gogoz.