Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ikastolan

Maiatzaren 6a bitartean jokatuko dira kanporaketak; finala maiatzaren 22an izango da, Getxon. Jokatuko diren lau kanporaketatik bat Elorrioko Txintxirri ikastolan izango da, maiatzaren 6an, arratsaldeko 15:00etan. Bertsozale guztiok aukera bikaina duzue, ikastolara hurbildu eta bertsolari gazteak ezagutzeko eta animatzeko.

Datorren astean hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lau kanporaketa jokatuko dira datorren astean Bizkaiko leku desberdinetan, eta hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon.

Hurrengoak dira kanporaketen datak:

  • 1. kanporaketa: maiatzaren 3an, Getxoko Azebarri kultur elkartean, 17:30ean.
  • 2. kanporaketa: maiatzaren 4an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.
  • 3. kanporaketa: maiatzaren 5ean, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, 17:00etan.
  • 4. kanporaketa: maiatzaren 6an, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan.

Bertsolariek kanporaketetako saioetan egin beharko dituzten ariketak, hurrengoak:

  • Berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian.
  • Lau oinak emanda , bertso bat
  • Ofiziotan bina bertso, zortziko handian

Aurrera egiten duten bertsolariek, beste ariketa bi egin beharko dituzte:

  • Ofiziotan, bina bertso, zortziko txikian.
  • Kartzelako lana: bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.
Finala, Getxon
Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest.
  • Goizean: idatzizko txapelketa egingo da lehenengo.
  • Ostean: bat-bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek.
  • Eguerdian: bertan bazkaltzeko aukera egongo da.
  • Bazkalostean: bertso eskolen tartea.
  • Arratsaldean: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!