Udaberriko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Musika Eskola 2019ko mar. 25a, 15:32

“Garamendi´tar Agustin” Musika Eskolak datorren martxoaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, Arriola Kultur Aretoan eskainiko duen entzunaldira gonbidatu nahi zaituzte. Aurreko urteetan bezala, eskolako ikasle eta irakasleek parte hartuko dute entzunaldian.

 

Urtero bezala, udaberriko emanaldia eskainiko dugu, aurten gainera musikako urteurrenak izango ditugu ildo.

Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartuko dute; gazte zein helduz osatutako formazioak. Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko aukera izango duzue non errepertorio zabal eta anitzaren bitartez, besteak beste: Queen, Mikel Laboa, Green Day, Michael Jackson........

Bestalde jakinarazi nahi dizuegu martxoaren 30ean kontzerturako gonbidapenak leihatilan banatuko direla , entzunaldia baino ordu erdi lehenago.

Besterik gabe, ilusio handiz prestaturiko entzunaldia izanik, guztiok bertan egotera gonbidatzen zaituztegu. 

Ordura arte, zuen zain egongo gara

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!