Hasteko, 17:30ean, trikitilari eta akordeoilariek abesbatzako ikasleekin batera kalejira egingo dute herriko plazatik hasita. 18:00ak aldera plazan bertan amaituko da eta orduan haize talde batzuk berotuko dute giroa gabon kanta eta euskal kantuekin.Jarraian, 19:00etan, combo, biolin eta saxo taldeek Arriolako Ateneoan emanaldia eskainiko dute. Azken honetarako lekua mugatua da. Animatu eta erdu gurekin.