Santxibiri lasterketa abenduaren 22an Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko abe. 18a, 08:31

Herri lasterketaren aurtengo edizioa datorren igandean, abenduaren 22an, izango da.

Zazpigarren edizioa du iada Elorrioko gabonetako herri lasterketa honek. Elorrioko Udalak eta Anboto Kirol Eskolen elkarteak elkarrekin antolatzen dute. Modalitate bi izaten ditu: umeentzakoa eta helduentzakoa. Lehenengoa hamabietan abiatuko da eta 425 metro igaroko ditu. Bigarrenak, berriz, 12:30ean du irteera aurreikusita eta 5 kilometrokoa da, prestatu den ibilbideari bi buelta emanez osatuko dena.

Egunean bertan izen-ematerik onartuko ez denez, www.kirolprobak.com web orriaren bitartez eta abenduaren 21a baino lehen egin behar dela jakinarazten da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!