"Garai bateko argazkiak" erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko aza. 26a, 17:58

Elorrioko argazki taldeak 30 betetzen ditu. Urtero abenduan Iturri Kultur Etxean egiten duten erakusketa berezia izango da aurten. Artxiboetara jo dute argazki taldeko lagunek eta jaietako argazkiak bilatu dituzte. Argazki andana horretan oroitzapena gehien piztu dietenak aukeratu dituzte.

Erakusketa azaroaren 28an zabalduko da eta urtarrilaren 3ra arte ikusi ahal izango da Iturri Kultur Etxean egun osoz.

Garai bateko argazkiak Elkartearen 30. urteurrena ospatzekotan Elorrioko Argazki Taldearen artxiboetara jo dugu oraingo erakusketarako gaia hautatzean.
 
Argazkiak 80. hamarkadakoak dira eta, Ferixa Nausikoetako jaigiroan, besteak beste, egunerokotasuna islatzen dute. Argazkigintza eta denboraren igaroa estu lotzen dira, ez bakarrik argazkia denboraren errepresentazio gisa hartuta, baizik eta oroitzapenean zuzen eragiten duelako. Argazkiek oroimen eta
zirrararik sakonenetan atzera garamatzate eta begiratzen dituztenei bueltan ematen diete izan zirenaren begirada.
 
Azken finean argazkiak haratagoko zerbait dira: memorian txertatutako geure bizipenak.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!