Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2018ko api. 4a, 13:31

Lanak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 31n 14:00etan amaituko da.

1- Partaide bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ahal izango du, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira.

2- Kartelaren neurria 70/50 cm-koa izango da.

3- Egileak nahi duen teknika erabiliko du.

4- Kartelean - Ferixa Nausikoak 2018 – Elorrio – irailak 1 –9 – testua derrigorrean agertu behar da.

5- Lana euskarri digitalean (photoshop programarekin formatu bateragarria) eta luma paperean aurkeztuko da.

6- Luma paperean inprimatutako kartela eta CD-a Elorrioko Udaleko HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera, gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan honako datuak jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea, e-maila eta harremanetarako telefono zenbakia. Paperean, CD-an eta gutunazalean egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko. Ez da agertuko identifikatzeko balio duen daturik.

7- Lanak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 31ko 14:00etan amaituko da.

8- Kartel irabazlearen aukeraketa.

  1. Herri-epaimahaia. Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran ikusgai egongo dira ekainaren 2tik 16ra arte eta nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du. Ez dira jarriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagokiona (3.6. art.) eta komunikazio ez-sexistari dagokiona (18.4. art.).
  2. Epaimahai teknikoa. Udaletxeko eta jai-batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatuko dute Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 3.7. artikuluaren arabera eta, ondorioz, sexu biek %40ko ordezkaritza, gutxienez, izango dute. Epaimahaikideen arteko hizkuntza euskara izango da. Epaimahai honek herri-epaimahaiaren botoak kontuan hartuta hautatuko du kartel irabazlea.

 

Erabakia apelaezina izango da eta ekainaren 22an argitaratuko da udaletxeko iragarki-oholean, eta ondoren, udalaren web orrian. Saria hutsal deklaratu ahal izango da.

Elorrioko Udalak kartel irabazlearen kopiak egiteko, argitaratzeko edota erakusteko eskubideak gordetzen ditu beretzat.

Kartel irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren azalean erabiliko da. Epaimahaiak kartelaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahalko dizkio lehiakideari. Aurkeztutako gainerako kartel guztiak ere jaietako esku-egitarauan argitaratuko dira.

500 euroko saria eskuratuko du irabazleak.

Saririk gabeko lanak uztailaren 30etik irailaren 15era bitartean jaso beharko dira Iturri Kultur Etxean. Epe hori igarota, ez da lanik bueltatuko. Antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak erabat onartzea.

 

+ info: Iturri Kultur Etxea (946.032.032) edo iturri@elorrio.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!