Memoria Historikoaren astea

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2018ko mar. 20a, 09:36

Memoria Historikoaren inguruko astea hasiko da gaur. Arratsaldean, 19:00etan, Lamunarrieta elkartearen aurkezpena eta Roman Berriozabalen hitzaldia (Egoera soziopolitikoa Elorrion) egongo dira udaletxean.

Laumunarrieta’ elkartea elorriar talde batek Elorrioko Udalaren laguntzagaz martxan jarri duen Memoria Historikoaren inguruko elkarte berria da. Elkartearen helburua da Memoria isilpekotik eta ahazturatik deshobiratzea da. Horretarako, udalak eta elkarteak urte osorako lan plangintza bat martxan jarri dute elkarlanean.

Horrez gain, iaz lehen aldiz martxan jarritako Memoria Historikoaren astearen edizio berria aurkeztuko da.

Aurkezpenean ‘Laumunarrieta’ elkartearen ordezkariak eta Idoia Buruaga alkatea zein Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotzia izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!