Game over dokumentala gaur Iturrin 19:30ean dohain

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko aza. 18a, 10:46

Game over dokumentala gaur Iturrin 19:30ean dohainik. Djalal oinez hasi orduko zebilen gerra jolasekin itsututa. Klase ertaineko familia katalanaren seme bakar gisa hezi zuten gurasoek, bere apeta guztiak betez. Jostailutzat era guztietako armak zituen eta hazi ahala bere jolasak sofistikatzen joan ziren. Bere operazio militarren antzezpenak bideoz grabatzen hasi zen eta bideook Youtuben lotzen Lord_Sex zeritzan ziber-identitatearen atzean. Milaka jarraitzaile zituen. Ametsa muturrera eraman zuen Afganistango gerran frankotiratzaile moduan hartu zuenean parte. Hala ere, gerran ez da izaten filmetan beste eraso. Djalal etsitua gurasoenera itzuli eta guztia eraldatuta aurkitzen du. Familia ekonomia krisiak jo du eta ondorioz erabakiak hartu beharra dago. Jokoz kanpo geratu den Djalal-ek lekua behar du mundu errealean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!