Beldurra eta Haur ipuinak

Erabiltzailearen aurpegia BizentaMogelBiblio 2017ko api. 29a, 11:01

Aurten ere, Juan Carlos Alonso psikologoa izango dugu Bizenta Mogel Bibliotekan, haurren garapen emozionalean ipuinak duen garrantziaren inguruan hitz egiteko. 3 saio hauek guraso eta hezitzaileei zuzenduta daude eta euren helburua ipuinek haurren beldurrak ulertzeko eta "gainditzeko" duten eraginaz kontzientziatzea eta egungo ipuinetan eta ipuin klasikoetan beldurra lantzeko moduan dauden desberdintasunak aipatzea izango dira.

Hitzaldi bakoitzean hurrengo puntuak tratatuko dira

1. Saioa (Maiatzak 8):      IPUINA “BELDURRA GALARAZTEKO” BITARTEKO GISA

 

-      Ipuinaren ahalmena

-      Ipuinek beldurrak, angustiak,… sor ditzakete?

-      Zergatik haur batek beldurra senti dezake ipuin baten aurrean?

-      Zergatik ipuina “Beldur galarazte” izan daiteke?

-      Beldurrezko ipuinak konta behar dizkiegu?

 

2. Saioa (Maiatzak 15): BELDURRA EGUNGO IPUINETAN

 

-          Nola lantzen dituzte beldurra egungo ipuinek?

-          Beldurrezko pertsonaiak eta egoerak

-          Zeintzuk dira egungo haurren beldurrak?

 

3. Saioa (Maiatzak 22): BELDURRA IPUIN KLASIKOETAN

 

-          Nola lantzen dute beldurra Ipuin Klasikoek?

-          Beldurrezko pertsonaiak eta egoerak

-          Jatorrizko bertsioak edo bertsio egokituak kontatu?

 

Datak: Maiatzak 8, 15 eta 22 (astelehenak)

Ordutegia: 18:30-20:00

Hizkuntza: Euskaraz

Parte hartzeko beharrezkoa da bibliotekan aurretiaz izena ematea (liburutegia@durango.eus / 946030041).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!