"Euskaraz ere, errez!" Irakurketa kluba

Erabiltzailearen aurpegia BizentaMogelBiblio 2017ko urt. 10a, 12:10

Euskaraz irakurtzeko ohitura galdu duzu? Euskaldun berria zara eta irakurtzeko trebezia falta zaizu? Euskaldun zaharra izanik ez duzu inoiz euskaraz idatzitako libururik irakurri?

Durangoko Udal Bibliotekak euskaraz idatzitako liburuenganako grina suspertzeko aukera emango dizu, urtarriletik maiatzera burutuko den irakurketa klubean. Hilean behin eta Asun Elorriagaren eskutik, irakurle talde bat batuko da aurretiaz irakurritako liburu baten inguruko solasaldian.

Lehenengo lau saioetan, kontakizun laburrez osotutako liburuak landuko ditugu, kontakizunen aukeraketa baten bitartez. Bosgarren saioan aldiz, eleberri osoa izango dugu hizpide.

Hileko azken ostiraletan, 18.00etatik 19:00etara elkartuko gara Durangoko Udal Bibliotekan, anima zaitez! Eman izena bibliotekan.

Lehenengo saioa urtarrilaren 27an izango da.

Urtarrilak 27 - Uxue Alberdiren "Aulki bat elurretan"

Otsailak 24 - Karmele Jaioren "Zu bezain ahul"

Martxoak 31 - Jon Alonsoren "Erretzaileen eremua"

Apirilak 28 - Harkaitz Canoren "Beti oporretan"

Maiatzak 26 - Alberto Ladron Aranaren "Arotzaren eskuak"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!