Komentukaleko sarreran daukagun plazatxoa bilgune gisa ulertuta, hozkailu bi jarriko dira. Elementu horiek izango dira ekintzaren oinarri fisikoa, eta imanak jarriko dira hitzekin jolasteko.
“Hitzari Gorazarre” zikloak omendutako idazleetako baten –Shakespeare, Cervantes, Kirikiño eta Txirrita- testu bat abiapuntutzat hartuta, imanek ahalbidetzen dituzten “jarri-kendu” dinamikak garatuko dira. Hitzekin jolastuz, partaideak prozesu sortzaile baten murgilduko dira, eta testu jakin batetik abiatuta euren ekarpen propioak egingo dituzte. Prozesu kolektiboan garatuko da ekintza, eta taldeka, denek batera parte hartuko dute.
Data eta ordutegia: azaroaren 12an, 11etan.
Izena eman beharra dago hurrengo lotura honetan: https://goo.gl/forms/1WmpoVvRT0htR4Cs2