Kezka handiz ikusi ditugu sare sozialetan eta komunikabideetan zabaldu diren mezu eta erasoak, eta horien aurrean gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu Euskal Udalekuetako hezitzaileei. Badakigu heziketa esparruan ikuspegi eta balio ezberdinek talka egin dezaketela, baina hori bideratzeko modua errespetua eta elkarrizketa izan behar dira, ezinbestean.
Euskal Herrian hamarnaka elkartek antolatzen ditugu udaleku euskaldun eta feministak, udalekuen balio hezitzaile eta eraldatzailean sinetsita. Haur eta gazteen zaintza erdigunean jarrita, hezitzaile kualifikatuekin eta eredu pedagogiko sendoarekin. Euskal Udalekuek noranzko horretan jarduten dute, eta hori aitortu nahi diegu.
Azkenik, egoera baliatu nahi dugu aisialdi hezitzaileak jendartean balio eta aitortza baxuegia duela adierazteko, ezinbestekoa baita haur eta gazteen heziketan. Berbarok eredu euskaldun eta feministaren hautua berresten du, Durangaldeko ehunka haur eta gaztek kalitatezko aisialdia izaten jarraitzeko.