Hasi da HIRUKOA lehiaketa! Lehen asteko galdetegia prest dago

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2019ko aza. 5a, 09:25

Hiru astez hiru laguneko taldeetan parte hartzeko lehiaketa abiatu dugu asteon: HIRUKOA. Datozen hiru asteotan hamabost galderako galdetegiak erantzun ahalko dituzue. Astelehenero aurreko asteko erantzunak eta taldeen sailkapena argitaratuko ditugu. Puntu gehien lortzen duenak Errigorako saski eder bat irabaziko du!

Berbaroren 30.urteurrena dela-eta antolatu dugu lehiaketa. Helburua Durangaldea, kultura orokorra eta beste hainbat konturi buruzko euskarazko galdera lehiaketa bat egitea egitea da, lagun artean ondo pasatu eta pike apur bat sortzea.

Hauxe da lehen asteko galdetegia: https://labur.eus/ZYRPR

Esan bezala, igandera arte dago galderak erantzuteko aukera. Datorren astelehenean, azaroak 11, argitaratuko ditugu lehen asteko erantzunak, taldeen sailkapena puntuazioarekin, eta bigarren asteko galderak. Zorte on!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!