Lehiaketetan zaharrenetakoa Julene Azpeitia izenekoa dugu. Julene Azpeitia irakasle eta idazle zumaiarra (Bizitza luze eta emankorra) gogoan hartuta, 80ko hamarkadan proposatu zion Juan Antonio Aroma zinegotziak Durangoko Udalari haren izena izango zuen ipuin lehiaketa antolatzea. 90ko hamarkadan etena izan zuen lehiaketak izen horrekin, baina orduan Berbarok antolatu zuen. Hogeigarren mendeko azken urtetik gaur egunera Durangoko Udalak antolatzen du.
Julene irakasle ibili zen Matienako auzo-eskolan gerra aurretik. 1961ean Durangora etorri eta hemen bizi izan zen 1980an hil arte. Irakaskuntza eta idazgintza izan ziren bere bizitzaren ardatz nagusiak. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1975ean, eta Jose Luis Lizundiak 2003an eginiko lanean (Emakumeak idazle Durangerrian), “Durangerriko euskal idazlerik gailurrena” dela zioen. Bost liburu argitaratu zituen. “Erriak, euzkeraz itz egiten duan erri guztiak, euzkeraz irakurten
eta idazten jakiñ bear du Euzkera biziko bada”.
Martxoaren 13an, Marisa Barrenak eta Ixone Aromak bideratuta, Juleneren lanaz jardungo dute Andragunean “Durangaldeko emakumeak euskal literaturan” ekimeneko 2. saioan.
Julene Azpeitia eta lehiaketa:
Zumaiako Udala: ehun urtemuga liburua
Durangoko Julene Azpeitia lehiaketa