Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak Abadiñon urteari amaiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Asier Aspuru 2017ko abe. 27a, 14:13

Ostiralean konzentrazioa eta mahai-ingurua eta igandean San Silbestre lasterketa eta urte amaierako ekitaldia antolatuko dituzte Abadiñoko Ernai eta Sare Herritarrak

Urteari amaiera euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatuz emango diote Abadiñoko herritarrek. Abenduaren 29an azken ostiraletako konzentrazioa burutuko dute 20:00etan, Zelaietako Txanporta plazan. Bukatu bezain laster, Gaztetxean bertan "Presoak: Euskal Herria bihotzean" mahai ingurua antolatu du Abadiñoko Ernai gazte mugimenduak. Urtero bezala Sare Herritarrak antolatuta, abenduaren 31an San Silbestre lasterketari hasiera emango zaio, 12:30etan Muntsaratzen hasi eta Matienan bukatuko dena. Azkenik, auzo honetan urte amaierako ekitaldia ospatuko da 18:30etan, zeinean konzentrazioa gain, Gabonetako otzararen zozketa zein brindisa egingo diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!