2016ari elkartasunez betetako amaiera bat emateko eta 2017a indarrez blai hasteko asmoarekin, hainbat ekimen antolatuko dituzte Abadiñon euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Goizeko 12:00etan, San Silbestre lasterketa egingo dute Muntsaratzeko aterpetik hasi, Zelaieta igaro eta Matienara heldu arte. Gainera, partaideek opari bat jasoko dute irteeran. Arratsaldean, bestalde, urte amaierako ekitaldia izango da Matienan bertan, BBKren aurrean. 18:30etan konzentrazioa burutuko da, eta ondoren irakurketa, brindisa eta otzararen zozketa egingo dira. Otzarako zenbakiak erosteko aukera egongo da arratsalde guztian zehar, Oxford ondoan.