Aurreko urtean izan zuten arrakasta ikusita, aurten ere esku pilota eta kirol aniztasun udalekuak antolatuko dituzte Durangaldean, ekainaren 27tik uztailaren 22ra zehazki. Tornosolo eta Durango eta Abadiñoko pilota eskolak dira hauen antolatzaileak, eta bertan 8 eta 14 urteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Esku pilotaren ezagupen osoa eta modalitate ezberdinetan jokatzeaz gain, beste kirol batzuk praktikatzeko aukera izango dute umeek, hala nola, atletismoa, txirrindularitza, mendia...
Maiatzaren 20rarte dago udalekuetan apuntatzeko aukera, kiroludalekuak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edota 609120417 telefonoan informazioa eskatuz. Uda honetan kirola praktikatu, ondo pasatu eta lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango dute gazteek udaleku hauetan.