Abadiñon ere, euskal preso politikoek pairatzen duten dispertsioarekin bukatzeko martxan jarri den mugimendu herritarra (SARE) aurrera doa. Bere lehen pausuak ematen hasteko, sarekide egiteko aukera emango die herritar guztiei. Modu horretan, dispertsioaren liburuxka eskuratu eta familia, lagun eta ezagun guztien artean zabaltzeko aukera ere emango zaie. Dinamika honen helburuak dispertsioaren ondorio latzak gizarteratzea da, eta giza eskubideen urraketa honen aurka herri osoa aktibatzea izango dira. Sarekide egiteko postua abenduaren 24an Matienan egongo da, Oxford tabernaren ondoan 18:00-20:00 bitartean, eta abenduaren 26an Zelaietako Txanporta plazan, 19:00-21:00 bitartean. Animatu eta egin zaitez zu ere sarekide!