Abadiñoko "Pilotakadaz Pilotakada" txapelketa, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Aspuru 2014ko mai. 11a, 16:33

Sakabanaketaren aurka Etxerat elkartea antolatzen duen txapelketa azkenetara iristen ari da. San Trokaz jaiak direla aprobetxatuz, Abadiñoko finalaurrekoak eta finalak datozen asteetan jokatuko dira, non pilotariek palaz eta eskuz emango dioten pilotari.

Etxerat elkartea Euskal Herri osoko frontoietatik antolatzen ari den ekimenak, Pilotakadaz Pilotakada txapelketak hain zuzen ere, apirilean eman zituen lehen pausuak Abadiñon. Eskuz eta palaz eman zuten izena herritarrek, eta orain arte ligatxoetako partiduak jokatu dituzte. Hortaz, partidu horietan emaitzarik onenak lortu dituzten pilotariek finalaurrekoetan ikusiko dute elkar, helburu San Trokaz jaien barruan jokatuko diren finalak izango dituztelarik. Hemen uzten dizkizuegu finalaurrekoetako partiduak, eguna eta ordutegia (gogoratu partidu guztiak Zelaietako frontoian jokatuko direla):

FINALAURREKOAK - MAIATZAK 16 (OSTIRALA), 20:30ETAN:

1º Azkarraga/Lasuen - Urkiol/Jon Denda (eskuz)

2º Atxa/Urrutia - Meli/Otxo (eskuz)

3º Azkarraga/Inhar - Itsaso/Ainhoa (palaz)

4º Hibai/Sugar - Larraitz/Igor (palaz)

FINALAK MAIATZAREN 24AN (LARUNBATA), 19:30ETAN.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa honetan parte hartu duten herritarrei eta hau posible izatea ahalbidetu duten pertsona guztiei, baita partiduetara animatzera etorri diren zaletu guztiei ere. Bestalde, finalaurrekoetan eta finalean Abadiñoko frontoira hurbildu eta giro polita sortzera animatu nahi zaituztegu, denon berotasuna beharko dugu eta euskal preso eta iheslari politiko guztiak etxera ekartzeko. ESKERRIK ASKO!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!