FMuguruza 1984-2024 nazioarteko biragaz 40 urteko ibilbidea eta ondarea aldarrikatzen ari da irundarra, eta azken orduko data hori gehitu dio birari. Kontzertu berezia, eta ia salbuespenekoa ere, Euskal Herrian geratzen diren kontzertuetatik, areto batean eskainiko duen bakarra delako (berririk jakinarazi ezean). Durangora, Bilboko Miribilla bi bider betetzetik dator (8.000 ikusle gaualdi bakoitzean) Muguruza; ekainean Anoeta futbol zelaia (25.000 sarrera baino gehiago salduta) eta urrian Nafarroa Arena (sarrera guztiak salduta, 12.000 inguru) dantzan jarri aurretik, emanaldi sorta emango du munduan barrena. Beraz bai, hitzordu berezia izango da datorren eguenekoa.
Ver esta publicación en Instagram
13ko kontzerturako sarrerak ordu erdi eskasean saldu ziren, baina, sarrera barik geratu zirenek azken aukera bat dute ANBOTOri esker. 2013ko apirilean zapaldu zuen azken biderrez Plateruena Fermin Muguruzak, #nomoretour biraren baitan, eta aretoa bete zuen ordukoan ere (Gaizka Peñafielen irudiak).
40 urtean hit sorta ederra kaleratu du Muguruzak, eta horien errepasoa egingo du Durangoko emanaldian. Atzera begirakoa oraina aldarrikatzeko egingo du irundarrak, ez nostalgiagatik, baina, uste dut barruan zerbaitek krak egingo didala berriz Plateruena beteta ikusterakoan, eta bertan Itxoiten, edo Sarri, Sarri entzuterakoan.
Extra:
Eta gogoratu, otsailaren 15ean 40 Minutu Rock izango da.