Lampedusa

Katodikotasunaren ekaitzaren azpian, putzu sakonegietan amildu da memoria; lurperatua izan da, lur zantarrarekin ehortzia. Isildu egin da gizartea amnesiarekin gaixotuta. Herriak inbaditzeko aitzakia bila perfekzioaren mugetan zirrimarratzen diren hondamendietarako planak; eta zirkuluan mugiarazten da historia, Casandrak esan zuen ez gaudela salbu, eta nor gogoratzen da orain iraganaz? Nor etorkizunaz? \"Lehengoak ez ahantz, gerokoez oroit\"

\"\"Katodikotasunaren ekaitzaren azpian, putzu sakonegietan amildu da memoria; lurperatua izan da, lur zantarrarekin ehortzia. Isildu egin da gizartea amnesiarekin gaixotuta. Herriak inbaditzeko aitzakia bila perfekzioaren mugetan zirrimarratzen diren hondamendietarako planak; eta zirkuluan mugiarazten da historia, Casandrak esan zuen ez gaudela salbu, eta nor gogoratzen da orain iraganaz? Nor etorkizunaz? “Lehengoak ez ahantz, gerokoez oroit”.

 

Odoldutako harresiek Europa aldera iraganeko itzalak dakartzate, bizkorregi ahaztu dugu gu ere atzerritarrak izan garela, deserriaz herria egin dugula sarritan; humanitatea historiako mende luze guztietan izan da migratzailea, ezin gaitezke hori barik ulertu. Panem et cirncenses.

 

Ogia ematen dute, ugari, eta zirkua baizik ez da begi-bistan; isilik eta geldi, horixe da helburua, jaio ondorengo lehen urteak ibiltzen eta hitz eginarazten, etengabe, eta behin ikasita, eserita eta mintzorik gabe gelditzen gara. Etorkizunarekin ametsetan atzerrira begiratzen duten horiek ez dute urrunegi joatea espero, bihar arte irautea baino ez, iraungipen horretan bizitza dastatzea. Herrialde “aurreratuegi” horiek, iraganean esklaboekin trafikatzen zutenek, orain mugak ixten dituzte beraien herrialdeetako errekurtsoak osten dituztelarik. Jada inork ez ditu hemendik ateratzen ziren trenak oroitzen? Miseria eta gosea nagusi ziren urte haietan zenbat jendek hartu zuen babes deserrian, herria utzita. Mugak ixten dira, eta txalupak hondoratzen dira, eta gorpuak urpean ehorzten dira; Europa zahar-berria ezertatik ere salbatzen ez duten mugak. Lampedusa. Beste tragedia bat, horrenbesteren artean, “gure” europar elkarte “loriatsu” honen “loraldi” ukiezinaren ondorioz. Gutaz hitz egingo dute ez gaudenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!