Harresiak eta herriak

Bata bestearen atzetik herri harresi bi eraikitzen ari garen honetan hamaika goraintzi laguna zeuen gorputzez babesten duzuenoi. Budismoaren eta Gandhiren irudia etorri zait nahigabe burura Donostia zein Ondarroa gorputzezko hormez ikusi ditudanean; gorputzak elkar lotzea, inolako tabu edo aurreiritzi gabe, albokoa nor den begiratu gabe, izan ere, ezin hautsizko zer harik lotzen gaitu? Gorputzen igurtzi artean, sobera dago teknologiaren gain-erabilera, harresiaz kontzientziak epaitzeko balio dute halakoetan teknologiaren sorginkeriek

\"\"

Bata bestearen atzetik herri harresi bi eraikitzen ari garen honetan hamaika goraintzi laguna zeuen gorputzez babesten duzuenoi. Budismoaren eta Gandhiren irudia etorri zait nahigabe burura Donostia zein Ondarroa gorputzezko hormez ikusi ditudanean; gorputzak elkar lotzea, inolako tabu edo aurreiritzi gabe, albokoa nor den begiratu gabe, izan ere, ezin hautsizko zer harik lotzen gaitu? Gorputzen igurtzi artean, sobera dago teknologiaren gain-erabilera, harresiaz kontzientziak epaitzeko balio dute halakoetan teknologiaren sorginkeriek.

 

Elkarri lepotik eutsiz, estatu zanpatzaileei ez ezik, gizakiaren alienazioari ere egin diezaiokegu aurre, teknologiak zurrupatzen gaituen garaiotan elkarri musu eta besarkadaz babes ematea, baita robotizatu nahi gaituztenak erretzen dituena ere. Eta gizakia berez delako artea, artelana herri harresia. Poeta bati lumako tinta bezala, sarritan mespretxuz datorkio artegileari arte gehiago egiteko grina. Herri harresiak mespretxatzen dituztenak ez dira ohartzen borrokan jarraitzeko grina inork nahi gabe helarazten digutela, ez dira konturatzen ez baitakite poesiaz gozatzen, artea sentitzen edo musika (soinua) isiltasunean entzuten.

 

Eternitatea infiniturik gabe ezer ez denez, eternitatean jarraituko dugu gure herria gure harresiz babesten, harresi infinituak eraikitzen, harresien serie eternoak. Teknologia ez da guretzat baregarri izango, gehiago asaldatuko gara; ez dago presarik, baina bizimoduak aurrera jarraitzen du, eta zorionez edo maleruski, geuk ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!