Olgetan

Letrak marraztea eta hitzak ahoskatzea ez da beti idazten eta irakurtzen jakitea. Jakintzak ezetza ere aitortzen du, ezjakintasuna jakingai bihurtzen denean. Honela bada, analfabetoak gara orokorrean. Letrak josten eta askatzen ikasten da umetan, eta gerora ahaztu egiten da jolasa, eta idaztea eta irakurtzea hutsaltasunera bideratzen dira. Eta hori ere bada analfabetis-moa, hitzak eta letrak jolasik gabe elkartzea eta esatea

\"\"Letrak marraztea eta hitzak ahoskatzea ez da beti idazten eta irakurtzen jakitea. Jakintzak ezetza ere aitortzen du, ezjakintasuna jakingai bihurtzen denean. Honela bada, analfabetoak gara orokorrean. Letrak josten eta askatzen ikasten da umetan, eta gerora ahaztu egiten da jolasa, eta idaztea eta irakurtzea hutsaltasunera bideratzen dira. Eta hori ere bada analfabetis-moa, hitzak eta letrak jolasik gabe elkartzea eta esatea.

 

Hitza jostatzeko da, eta ez da olgetatzat hartzen; zoritxarrez, ume izateari uzten zaionean jostaketan ibiltzeari uzten zaiolako. Eta jolas egitea akordu huts bihurtu orduko ahanzturan erortzen dira irakurtzea eta idaztea. Orduan haria eteten da eta tabuak tabuago bihurtzen dira. Errespeturik gabe azaltzen zaie haurrei errespetua dela hitzaren eta ekintzaren araua. Baina beste behin araua inertziaz hausten dugu, eta ez gara gai hitza jostailutzat hartuta norberaren letrak ez dituenarekin etengabe jolas egiteko. Gure artean politika tabu bat delako irauten du gatazkak hainbeste urtez, talka egiten duten emozio kontrajarriak barruan gordetzea ohikoegi bihurtu bailitzan.

 

Egungo egoeraren inguruan hitz egitea saihesten dugu, larregitan egoera bera ukatuz. Beraz, analfabetismoa eta gatazka ez daude elkarrengandik hain urrun; analfabetismoa jolas bidez gaindituko da, eta gatazka alfabetatzea da konponbidea. Pedro Salinasek behin esan zuen: "no hay que seguir produciendo analfabetos que saben leer", eta ezin gara isiltasunean bizi, ezin dugu itotzen gaituen soka gehiago estutu; eta batez ere, ezin dugu geure burua olgetarik gabeko bizitza batera kondenatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!