Gainditzetik haratago

\'Irakasten duzunero, aldi berean erakutsi irakasten duzunaz duda egiten\' (José Ortega y Gasset). Ikasiko dituzu hamaika hizkuntza, irakatsiko dizkizute formula matematikoak; sinestaraziko dizute historia bat, txanpon beraren beste aldea ezkutatuz. 1492an ‘aurkitu’ zuten Amerika. Honela esanez pentsa dezakegu horma gainditu eta paradisua legez argiz beteta bistaratu zela; baina ez digute esaten lehenago ere han bertakoak bizi zirela, hemendik joan eta zapaldu zituztela. Eta adibideen munduan hiru puntu suspentsibo infinitu

\"\"Irakasten duzunero, aldi berean erakutsi irakasten duzunaz duda egiten (José Ortega y Gasset).
Ikasiko dituzu hamaika hizkuntza, irakatsiko dizkizute formula matematikoak; sinestaraziko dizute historia bat, txanpon beraren beste aldea ezkutatuz. 1492an ‘aurkitu’ zuten Amerika. Honela esanez pentsa dezakegu horma gainditu eta paradisua legez argiz beteta bistaratu zela; baina ez digute esaten lehenago ere han bertakoak bizi zirela, hemendik joan eta zapaldu zituztela. Eta adibideen munduan hiru puntu suspentsibo infinitu.

 

Eslogana baino ez zaio falta lan-merkatura bideratuta dagoen hezkuntza sistemari; memorizatu, ez egin egin behar ez duzun galderarik. Azterketarako buruz ikasita nahikoa izango duzu, bizitzaren joanean titulu batzuk izango dituzu; eta ez du axola ezer ez badakizu, memorizatu zenuena gogoratzen duzun heinean; gainerakoan antzerkiko txotxongiloa baino ez zara izango. Egungo gizartearen arazo gorena konformismoa da, besterik gabe gauzak irenstea; eta hein handi batean hezkuntzak egiten gaituelako, hortik hasi behar genuke arazoari aurre egiten, ixilik irensten dugun bitartean jango baikaituzte bestela.

 

Honela pasatzen dira egunak, urteak; informazioa pilatzen besterik gabe, esaten dizkigutenez zalantza egin gabe, (auto)kritikarako momentuen faltan. Zenbaki eta letrazko informazioa irakastetik; informazio horren balio, eragin, kausa eta kasuak aztertzera igaro behar dugu, zerbait aldatu nahi badugu behintzat. Ostantzean, eta horrela jarraitzeko desira badugu, segi dezagun izen-abizendun paper zatiak jakintsu izateko armatzat jotzen, idazten eta irakurtzen ere ez dakitenen ezjakintasun aitortza jakitunaren adorea dela pentsatu beharrean.

 

Apurka-apurka gure burua nekatuz doa Res-Publicak eta errepublikak, erresumak ahantzi gabe, zer diren gogoratzen; izan zirena ezbaian jarri gabe, beraien eraginak onartuz, beraiengandik orain eta gerorako lezioak ez ikasiz. Finean, pentsatu gabe onartuz eta sinetsiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!