Atzamar txikiak beste

Atzamar txikiak beste
potoloak balio du;
luze zein nagia izan
berdin-berdin maite dugu.
Atzamarrak eskuz esku
ehunka eredu, ehunka aburu.
Zu eta ni, ni ta haiek:
guztiok garelako gu.
Gure atzamarrak gure esku
egotea nahi baitugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!