Ukranian fatxak atutiple

Ukranian fatxak atutiple ta
ezkerrak Putin goratu;
ikasleak greban, aurpegi bistan,
txikitzen pare bat banku;
argi-indarra luxu bat dugu,
Lemoiz tenplu sakratu;
zortzi abizen euskaldun ditut
ta DNI-an ezin sartu.
Ahal dela inork ez diezadala
asteburua hondatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!