Gazte eguna dugu Zornotzan

Gazte eguna dugu Zornotzan
datorren larunbatean;
baina gaztea izatea zer
dugu, ba, gaur egunean?
Nahiz ta BBK-k azaldu digun
gorriz jarriz txartelean,
gaztetasuna norberegan da
ez txartelen esanean.
Guzti horregatik, zahar edo gazte
gaztetu Zornotza aldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!