MENDI IBILALDIA Iurretako zenbait txoko ezagutuz

Erabiltzailearen aurpegia ZALDAI MENDI TALDEA 2015ko aza. 4a, 00:25

Azaroaren 8, igandean, IURRETA EZAGUTU MENDI IBILADIA burutuko da Iurretako zenbait auzo eta toki esanguratsu zeharkatuz.

Izen emateak zabalik daude jada Ibarretxe kultur etxean zein www.herrikrosa.eus orrialdean eta informazio guztia www.zaldai.eus orrialdean edo hurrengo lerroetan aurkituko duzue:

IURRETA EZAGUTU
MENDI IBILALDIA

AZAROAK 8, IGANDEA ( goizeko 9:00etan irteera frontoitik)

Azaroaren 8, igandean Iurretako auzoetatik mendi ibilaldia antolatu da munduko paisaiak jardunaldien barruan. Iurretako toki esanguratsuenak bisitatuz.

BI IBILBIDE IZANGO DIRA:

-    8:00etatik aurrera gosaria
-    Ibilbideak behar bezala markatuta
-    Hornidura gune bat ibilbide bakoitzeko
-    Bukatzean luntxa
-    Dutxatzeko aukera
          
    Ibilbide Luzea: 23 km D+ 950m

          -     Irteera goizeko 9:00etan Iurretako frontoitik

    Ibilbide hau Gallanda, Laixiar eta Azkorra bezalako tokietatik pasako da. Laixiarko zelaian hornidura     gunea izango da eta bukatzean Iurretako frontoian luntxa egongo da.

    Ibilbide Laburra: 16 km D+ 600m / 11 km D+ 375m

          -    Irteera goizeko 9:00etan Iurretako frontoitik

    Ibilbide hau ume eta beraiekin doazenei begira prestatu da. Ibilaldi laburrekoek Gallanda eta Azkorra     igotzeko aukera izango dute eta tartean hornidura gune bat. Bukatzean Iurretako frontoian luntxa     egongo da. 8 urtetik gorako umeak izatea gomendatzen da.

    Ibilbide laburra laburtzeko aukera egongo da Gallanda igo gabe.

    
    IZEN EMATEA:

    Urriaren 26-tik azaroaren 5-era bitartean Ibarretxe Kultur etxean edo www.herrikrosa.eus     web orrialdean egin ahal izango da.

    5 euro eta 18 urte baino gutxiagokoek dohainik.

      Honako datuak eskatuko dira ordainketa egiteaz gain:

        Izena
        Abizenak
        Herria
        Ibilbide laburra edo ibilbidea luzea
        Adina
      
      OHARRA: Egunean bertan ibilaldiko txartela jaso beharko da

    Egunean bertan:

    8:00etatik aurrera Iurretako frontoian bertan.

     7euro eta 18 urte baino gutxiagokoek 2 euro.

   

    EGUNEKO PROGRAMA:
    
    8:00etatik aurrera gosariak, izen emateak eta ibilaldiko txartelak jasotzeak
    9:00etan elkartasun argazkia eta ibilaldien irteera
    12:00etatik 14:00etara Iurretako frontoian luntxa

    INFORMAZIO GEHIAGO:

    www.zaldai.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!