Izarraitz mendilerrotik irteera

Erabiltzailearen aurpegia ZALDAI MENDI TALDEA 2014ko mar. 20a, 23:54
Martxoak 22, larunbat honetan Izarraitz mendilerrotik ibilaldia antolatu du Zaldai Mendi Taldeak

Larunbat honetan Izarraitz mendilerrotik irteera antolatu du Zaldai Mendi Taldeak. Azpeitiko herritik abiatuta Xoxote (912m), Kakueta (924m) eta Erlo (1030m) mendiak igoko ditugu. Irteera etorri nahi duenak goizeko 8:30etan Andaparapera etorri beharko du (Iurretako eleiza atzera) ondoren Azpeitiraino joateko eta itzulera eguerdi ostean egingo dugu Iurretara itzuliz. Ibilbidea 15 km ingurukoa izango da Azpeititik abiatuta (+1000m) eta ibilbidean zehar aipatutako hiru tontorrak igoko dira. Irteeran parte hartzeko egunean bertan agertuta nahikoa izango da. Informazio gehiago 626740969 telefonoan edo zaldai@hotmail.com helbide elektronikoan izango duzue eskuragarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!